2022/03/15

Fruta eguna

 Dakizuen bezala, astelehena eta osteguna fruta egun izendatu ditugu eta atzo lanketa berezi bat egin genuen gai honi buruz…LH6ko lagunak egindako brotxetak jan genituen!Ikusi ikusi bideoa…



2022/03/09

ANTZERKIA

 Unibertsoaren gaiarekin amaitzeko antzerki polit bat egin dugu!Oso gustura ibili gara mozorroak prestatu eta entseguak egiten...ea gustoko duzuen!




2022/03/02

IÑAUTERI ONDORENGO PROBENTZIOA

 Iñauteriak ere amaitu zaizkigu eta Ikastolara itzultzeko garaia heldu da. Astebeteren ondoren lagunekin berriro ere elkartzea ederra da benetan!Ederki pasa dugu guztiok elkarrekin eta gure burua eta besteak hobeto ezagutzeko jolasak egiteaz gain taldetxo txikietan joku ezberdinetan ibili gara. 



IÑAUTERIAK 2022

 Aurten ere osasun egoera dela eta ezin izan dugu iñauterietako emanaldia guztion artean gozatu baina guk gogo handiz gure dantzatxoa prestatu dugu eta festa eder bat egiten saiatu gara. Ea gustokoa duzuen!




2022/02/04

ITSASOKO ANIMALIEN BILDUMA

Hirugarren gaiaren bukaerara ere iritsi gara eta gure proiektutxoa ere osatu dugu. Oraingoan itsasoko animalien bilduma egin dugu. Ea gustokoa duzuen...




2022/01/14

 BOGA BOGA MARINELA

Gabonetako oporren ostean buru belarri hasi gara lanean gai berriarekin! Oraingo honetan Euskal balea eta arrantza, nabigatzaile ezagunenak eta nola ez piratak lantzen ari gara. Ostirala izanik, arte hezkuntza izan dugu eta ikusi nolako itsasontziak eraiki ditugun!




2021/12/22

 SAN TOMAS

Atzo, abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi gure argazkiak...



IKASTURTE AMAIERA

 Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...