2021/10/29

GAU BELTZA

 Urriaren amaierara iritsi gara eta urtero bezala gau beltzari buruz hainbat gauza landu ditugu. Aurten mamuak egin ditugu, igandean etxeetan apaingarri bezala jar ditzagun!




2021/10/26

GELAKO FAMILIA

 Lehenengo gaiari amaiera emateko unea ere iritsi zaigu eta horretarako Arte Hezkuntzan gure gelako zuhaitz genealogiko bat osatu dugu!ZEIN EDERRA DEN GUZTION ARTEAN FAMILIA BAT OSATZEA!




2021/10/22

KIVA IKASTOLA GARA

ETA HARRO GAUDE!    




URRIAREN 8AN, KIVA EGUNA OSPATU GENUEN IKASTOLA OSOAN. 
GELETAN LANKETA BEREZIA EGIN GENUEN ETA ONDOREN GRABAKETARI EKIN GENION. 

Ikusi gelako argazkiak

KIVA EGUNEKO BIDEOA IKUSI NAHI?
ZUEN GUSTUKOA IZATEA ESPERO DUGU…
GOZATU!!!

ZUEKIN

Munduko bazter guztietan

denak libre jaioak gara.

Han garela, hemen, edonor garen

unibertsoko parte gara.

 

Mila kolore azaletan

ta mila eskubide ahoan.

Gure maitasuna, zure elkartasuna

sentituko dut nik zainetan.

 

Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik.

 

Irribarrez duintasuna

bermatu nire alaitasuna.

Haurrak haurrekin jolas elkarrekin,

eskurik esku maitasuna.

 

Besarkatu ta babesa eman,

berotasuna zure ondoan.

Eri eta zauri, behar duenari

lagundu eta muxu eman.

 

Azaldu zaitez ta

ongi etorri,

eskuak zabalik,

giza eskubideak.

 

Ta eskolan zuekin

ta kalean zuekin

ta bizitza elkarrekin

bizirik

 

Elkarrekin guztiok

bat eginez,

bizitza, batera

zuekin.







2021/10/14

 PAGOETARA IRTEERA!

LH 1 eta 2 ko ikasleak,urriaren 6an, Pagoetara egin genuen irteera eta primerako eguna pasa genuen. Asko ikasteaz gain, aspaldiko partez ingurumenaz eta tadeaz gozatzeko aukera izan genuen; ogia egin genuen, paseo ederra eman genuen, gaztainak bildu, errota ikusi…

Egun borobila izan zen eta gainera eguraldi ederra izan genuen azkenean. 

Asteasun bazkaldu eta bertan ibili ginen jolasean tirolina eta guzti.

Hona hemen argazki batzuk.


  



 











Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

IKASTURTE AMAIERA

 Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...