Martxoaren 31an hasi eta atzo Korrika 22ari amaiera eman zitzaion Donostian. Bi astean zehar kilometro jasa ederra egin ditu Euskal Herrian zehar eta guk ere ekintza mordoa egin ditugu gaiarekin sentsibilizatzeko asmoz. Ikusi ikusi argazkiak...
2022/04/11
2022/04/06
ALBAOLARA IRTEERA
Dakizuen bezala, lehengo astean irteera bat egin genuen LH2 eta LH4ko ikasleak. Albaola museoa ikustera joan ginen eta bertan itsasontziei buruzko informazio ugari entzuteaz gain, eskulan txiki bat ere egin genuen. Ea argazkiak gustokoak dituzuen!
2022/04/01
TRANS IKUSGARRITASUNAREN EGUNA
Atzo Trans ikusgarritasunaren eguna izanik guk ere Ikastolan bat egin nahi izan dugu eta ospakizun berezia egin genuen. Hona hemen gelan ateratako argazkia eta bertan klikatu ezkero Naizen elkartea ezagutu ahal izateko bideotxo bat!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
IRRATSAIOA
Txanelako seigarren gaiari amaiera emateko guztion artean irratsaio eder bat egin dugu. Oso ondo pasa dugu prestaketak egiten eta nola ez z...
-
Unibertsoaren gaiarekin amaitzeko antzerki polit bat egin dugu!Oso gustura ibili gara mozorroak prestatu eta entseguak egiten...ea gustoko ...
-
Aste honetan Txanelan Xakeari buruz gehiago ikasten aritu gara, adibidez fitxa bakoitzak nola izena duen edota nola mugitzen diren. Guk pra...