SAN TOMAS
Atzo, abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi gure argazkiak...
Txanelako bigarren gaiari amaiera emateko proiektu polit bat egin dugu. Gure herriari buruz ikerketatxo bat burutu dugu eta atera dugun informazioa kartulinetan jarri dugu argazki eta guzti!
Espero dugu gure erakusketa gustoko izatea!!
Aste honetan Txanelan Xakeari buruz gehiago ikasten aritu gara, adibidez fitxa bakoitzak nola izena duen edota nola mugitzen diren. Guk praktikan jarri dugu ikastitakoa eta ederki pasa dugu jolasean!!
Dakizuen moduan Erdi Aroa lantzen ari gara Txanelan eta bertan, garai hartan egiten zituzten gerrak eta bertan erabiltzen zituzten armak ikusi ditugu. Guk ere arte hezkuntzan gure ezpatak egin ditugu!Ea gustoko dituzuen...
Bigarren gaiarekin hasteko garaia ere iritsi zaigu iada eta buru belarri ari gara lanean!Oraingoan Erdi Aroari buruz gauza berriak ikastea tokatu zaigu, adibidez gazteluak eta bertan bizi zirenak. Hona hemen bertan egoten ziren estandarte ezberdinak. Begira zein polita gelditu zaigun gela!
Urriaren amaierara iritsi gara eta urtero bezala gau beltzari buruz hainbat gauza landu ditugu. Aurten mamuak egin ditugu, igandean etxeetan apaingarri bezala jar ditzagun!
Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...