2022/03/02

IÑAUTERI ONDORENGO PROBENTZIOA

 Iñauteriak ere amaitu zaizkigu eta Ikastolara itzultzeko garaia heldu da. Astebeteren ondoren lagunekin berriro ere elkartzea ederra da benetan!Ederki pasa dugu guztiok elkarrekin eta gure burua eta besteak hobeto ezagutzeko jolasak egiteaz gain taldetxo txikietan joku ezberdinetan ibili gara. 



IÑAUTERIAK 2022

 Aurten ere osasun egoera dela eta ezin izan dugu iñauterietako emanaldia guztion artean gozatu baina guk gogo handiz gure dantzatxoa prestatu dugu eta festa eder bat egiten saiatu gara. Ea gustokoa duzuen!




2022/02/04

ITSASOKO ANIMALIEN BILDUMA

Hirugarren gaiaren bukaerara ere iritsi gara eta gure proiektutxoa ere osatu dugu. Oraingoan itsasoko animalien bilduma egin dugu. Ea gustokoa duzuen...




2022/01/14

 BOGA BOGA MARINELA

Gabonetako oporren ostean buru belarri hasi gara lanean gai berriarekin! Oraingo honetan Euskal balea eta arrantza, nabigatzaile ezagunenak eta nola ez piratak lantzen ari gara. Ostirala izanik, arte hezkuntza izan dugu eta ikusi nolako itsasontziak eraiki ditugun!




2021/12/22

 SAN TOMAS

Atzo, abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi gure argazkiak...



2021/12/10

 EUSKARAREN EGUNA

Urtero bezala, Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Arratsaldean etxetik ekarritako jolas ezberdinetan ibili ginen, EUSKARAZ NOSKI!

Ikusi ikusi argazkiak...






2021/12/02

Irurari buruz gehiago ezagutuz

 Txanelako bigarren gaiari amaiera emateko proiektu polit bat egin dugu. Gure herriari buruz ikerketatxo bat burutu dugu eta atera dugun informazioa kartulinetan jarri dugu argazki eta guzti!

Espero dugu gure erakusketa gustoko izatea!!




IKASTURTE AMAIERA

 Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...