Dakizuen bezala, astelehena eta osteguna fruta egun izendatu ditugu eta atzo lanketa berezi bat egin genuen gai honi buruz…LH6ko lagunak egindako brotxetak jan genituen!Ikusi ikusi bideoa…
2022/03/15
2022/03/09
ANTZERKIA
Unibertsoaren gaiarekin amaitzeko antzerki polit bat egin dugu!Oso gustura ibili gara mozorroak prestatu eta entseguak egiten...ea gustoko duzuen!
2022/03/02
IÑAUTERI ONDORENGO PROBENTZIOA
Iñauteriak ere amaitu zaizkigu eta Ikastolara itzultzeko garaia heldu da. Astebeteren ondoren lagunekin berriro ere elkartzea ederra da benetan!Ederki pasa dugu guztiok elkarrekin eta gure burua eta besteak hobeto ezagutzeko jolasak egiteaz gain taldetxo txikietan joku ezberdinetan ibili gara.
IÑAUTERIAK 2022
Aurten ere osasun egoera dela eta ezin izan dugu iñauterietako emanaldia guztion artean gozatu baina guk gogo handiz gure dantzatxoa prestatu dugu eta festa eder bat egiten saiatu gara. Ea gustokoa duzuen!
IKASTURTE AMAIERA
Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...
-
Lehengo astean bi egunetako irteera egin genuen LH1, 2 eta 3koak Orioko Txurruka aterpetxera. Denetik egin genuen, baita ederki pasa ere!Ik...
-
Dakizuen bezala, lehengo astean irteera bat egin genuen LH2 eta LH4ko ikasleak. Albaola museoa ikustera joan ginen eta bertan itsasontziei ...
-
Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...