Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guztion artean. Amaiera emateko, bideo polit bat ikusi dugu. Ea zuek ere gustokoa duzuen...ONDO PASA OPORRAK ETA DATORREN IKASURTERA ARTE!!
LH2
2022/06/21
2022/05/24
Oriora irteera
Lehengo astean bi egunetako irteera egin genuen LH1, 2 eta 3koak Orioko Txurruka aterpetxera. Denetik egin genuen, baita ederki pasa ere!Ikusi ikusi argazkiak...
2022/05/05
IRRATSAIOA
Txanelako seigarren gaiari amaiera emateko guztion artean irratsaio eder bat egin dugu. Oso ondo pasa dugu prestaketak egiten eta nola ez zuen aurrean antzezten. Ea gustoko duzuen...
2022/05/03
LIBURUAREN ASTEA
Pasa den astean liburuaren eguna ospatu genuen eta etxetik liburuak ekarri eta irakurtzeaz gain, zuetako batzuk ere animatu zineten guri ipuinak kontatzera!
2022/04/11
KORRIKA 22
Martxoaren 31an hasi eta atzo Korrika 22ari amaiera eman zitzaion Donostian. Bi astean zehar kilometro jasa ederra egin ditu Euskal Herrian zehar eta guk ere ekintza mordoa egin ditugu gaiarekin sentsibilizatzeko asmoz. Ikusi ikusi argazkiak...
2022/04/06
ALBAOLARA IRTEERA
Dakizuen bezala, lehengo astean irteera bat egin genuen LH2 eta LH4ko ikasleak. Albaola museoa ikustera joan ginen eta bertan itsasontziei buruzko informazio ugari entzuteaz gain, eskulan txiki bat ere egin genuen. Ea argazkiak gustokoak dituzuen!
2022/04/01
TRANS IKUSGARRITASUNAREN EGUNA
Atzo Trans ikusgarritasunaren eguna izanik guk ere Ikastolan bat egin nahi izan dugu eta ospakizun berezia egin genuen. Hona hemen gelan ateratako argazkia eta bertan klikatu ezkero Naizen elkartea ezagutu ahal izateko bideotxo bat!
IKASTURTE AMAIERA
Iritsi zaigu aurtengo ikasturteari agur esateko garaia!Goizean zehar jolas ezberdinetan ibili gara eta gero hamaiketako goxoa jan dugu guzt...
-
Aurten ere osasun egoera dela eta ezin izan dugu iñauterietako emanaldia guztion artean gozatu baina guk gogo handiz gure dantzatxoa presta...
-
SAN TOMAS Atzo, abenduaren 21a, urtero bezala San Tomas eguna ospatu genuen eta txistorra ogitarteko ederra jan genuen guztiok!Ikusi ikusi ...
-
Hirugarren gaiaren bukaerara ere iritsi gara eta gure proiektutxoa ere osatu dugu. Oraingoan itsasoko animalien bilduma egin dugu. Ea gustok...